Abenduaren 1ean hitzarmena sinatu zen, Goimen elkarteak Zaldibin daukan egoitzan.
Urretxu Zumarraga Ikastolaz gain, beste ikastetxe batzuk ere sinatu zuten, Beasaingo Andramendi Ikastola besteak beste.
Astebukaerarako proposamena: goiz partean Txindokira edo Larraitzen paseoa eta handik bueltan geldialditxo bat Goizane zentroan, ez baduzu ezagutzen merezi du! Goimenek bertan dauka egoitza.
Hantxe, taberna dago eta bertako produktuak erosteko/dastatzeko aukera paregabea eskaintzen dizu: babarrunak, sagardoa, esnea.... onena gerturatzea, ez zara damutuko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario