Lehen |
Eskuinaldeko lur zatia oso buztintsua zegoenez ezin izan dugu bankala prestatu eta pentsatu dugu onena rotabatorea ekartzea izango dela, oraindik 4 bankal falta dira txukuntzeko eta nahiko lan astuna da aitzurraz bakarrik egiteko.
Letxuk orain dela hilabete zeukaten tamaina bera izaten jarraitzen dute, baina behintzat hor daude eta eguraldi txarrari aurre egin diotenez ziur gaude handitzen hasiko direla.... noiz, beste kontu bat da!
Kalabazin hazi batzuk erein ditugu, ez gehiegi, lurrak ez zeukan oso itxura onik eta 4 hazi bakarrik sartu ditugu, hemendik egun batzuetara ikusiko da!
Hori bai dela baratzean lantzen den beste
baloreetako bat: pazientzia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario