2015-06-04

GERNIKA ETA IBARRA PIPARRAK


















Pipar berdeak landatu genituen aurrekoan eta gaur, gernika eta ibarra landatu dugu, baita belar txarrak kendu eta ureztatu ere.
Eta azkenean iritsi zaie etxera zerbait eramateko eguna! Hori poza!
Uraza gorri eta berde bana eraman dute eta sari bikaina izan da aurtengo lanari amaiera emateko.
Aurtengo taldeak ez du zorte handirik izan eguraldiarekin eta ezin izan dute gehiago bildu, baina datozen asteetan uztailaren 30era arte, zaintza txandak antolatu ditugu eta euren ama, aita, amona... edo dena delakoarekin etorriko dira baratza zaindu, ureztatu eta ahal dena biltzeko.
MILA ESKER LAGUNA! LAN APARTA EGIN DUZUE!

2015-05-19

BERO ITZELA! NON OTE DAGO ITZALA?


38 gradu eta itzalik ez. Zer egin horrelakoetan?
Euria eta hotza ez denean...bero jasanezina! Gaurkoan ez zegoen baratzean lana egiterik, eguerditan elkartzen gara eta oso ordu txarra da horrelako egun beroetan lana egiteko.
Aurreko egunetan landatutako uraza, kuiatxo, perrexil... landareek ur premi handia zeukaten arren ezin izan ditugu ureztatu;  kontu handikin ibili behar da ureztaketekin! Tenperatura altuekin goizean goiz eta iluntzan ureztatu daiteke bakarrik, bestela eguerdian eginez gero ura egosi eta landarea kiskali eta ihartuko genuke.

2015-05-12

URAZA GEHIAGO


Orain 2 aste landatutako urazak handitzen ari dira eta horiek biltzen ditugunean uraza gehiago izan dezagun, beste 20 landatzea erabaki genuen. 10 gorri eta 10 berde. Ikasleek bakar- bakarrik egin dute gaurkoan lana. Argazkian bi bankalen artean dagoen landarea ezkaia da, limo ezkaia.
Erromero, menda, labanda... eta horrelako landareak baratzean izatearen garrantziaz aritu gara.

2015-05-07

PIPAR BERDEAK ETA PERREXILA LANDATZEN






 Gaurkoan, perrexila eta piperrak   landatu ditugu.
 Ikasle bakoitzak bana landatu du eta zain egote hori ez zaie hainbeste gustatu, baina pazientzia ere bada baratzean lantzen den beste balore garrantzitsuetako bat.
Ez digu zerbak, gernika eta ibarra piparrak landatzeko astirik eman beraz, datorren astean egin beharko dugu.



2015-05-05

5 URTEKOEKIN KUIATXOAK LANDATZEN

 Martxoan erein zituzten kalabazin haziak gelan eta gaurkoan,  ernatutako landareak landatzeko eguna iritsi da.  Hemendik aurrera beraiena izango da landareak ureztatu eta zaintzearen ardura.
Gelan barazkiak lantzen ari dira eta datorren astean azokara joango dira urazak, tipulak... eta garaiko beste barazki- landare batzuk erostera. Horiek landatzeko lur zati bat eskatu dute baratzean  eta dagoeneko prestatu diegu.


2015-04-26

GURASOEK EGINDAKO LANA


































Mila mila esker beti baratzean laguntzeko prest zaudeten guraso guztiei!
Zuen laguntza ezinbestekoa zaigu hainbat momentutan eta oraingoan ere eskertzekoa da egindako lan txukuna!
AUPA ZUEK!