2013-11-05

2013-2014 IKASTURTEA: IRITSI DA UDAZKENA


2013-2014 ikasturtean 5.mailako ikasleekin arituko gara lanean baratzean, jangelan bazkaltzen dutenekin hain zuzen ere. Ilusio handiarekin ari gara lanean. Negua gertu da eta badakigu baratzean ezingo dugula lan askorik egin, baina bestelako lan asko dago egiteko oraindik: materiala txukundu, baratzeko planoa egin, planifikatu, gaiaren inguruko irakurketak egin....
Baratzea martxan ipini zuten gurasoekin ere ez gaude ahaztuta eta ziur gaude aurten ere berain laguntza beharko dugula.