2015-03-17

UDABERRIRAKO PRESTATZEN


 Egun gutxi barru udaberria iritsiko da eta gure baratzeko lurra txukuntzeko eta prestatzeko garaia iritsi da, euri asko egin du eta orain arte ezin izan gara ia baratzera gerturatu. Gaurko lana baratzeko lurra babesteko ipinitako plastiko beltzak kendu eta garbitzea izan da. Lehortzen egun pare batean utzi eta txukun-txukun biltegian gordeko ditugu  datorren neguan berriz ere erabili ahal izateko.
Urte osoan ur edukiontzi handiak urez beteta izan ditugu eta gaurkoan urik ez! Horrelakoak ere gertatzen dira! Segituan bururatu zaie horretarako konponbidea eta ur botilak hartuta hor ibili dira aurrera eta atzera plastikoak garbi garbi geratu diren arte!Ttaldean aritzeak eta talde antolaketak garrantzi handia dauka horrelako ekintzetan eta txandak errespetatzea kostatzen zaien arren, oso ongi konpondu gara.
Fundamentukin eskobatzen ere ikasi du baten batek....

2015-03-10

HAZITEGIA: TIPULAK


Hazitegiak prestatzeko garairik onena ez den arren, irrikan geunden gelan ikasitakoa praktikan ipini eta gurea egiteko eta halaxe egin dugu. 
Gaurkoan tipula haziak erein ditugu hazitegian.
Ikasi dugu zer den hazitegia, zein hazi erein  hazitegian eta zein ez, azenario hazia esaterako; hazi bakoitzak behar duen sakonera     ( bere tamainaren bikoitza gutxi gora behera ), nola ureztatu...
Kalitatezko lurra prestatu dugu jarraian: zizare humusa eta lurra nahastuz. 
Ondoren,  azpialdean zulotxoak egin ditugu eta banan-banan ikasle bakoitzak zulotxoak lurrarekin bete eta bina hazi erein ditu.
Amaitzeko, hazitegia non gorde erabaki behar genuen, izan ere gure biltegia oso laiotza da eta astean behin elkartzen garen horrekin ez zaigu ideia ona iruditu. Azkenean euren ikasgelan ipintzea 
erabaki dugu eta euren ardura izango da zaindu eta ureztatzea.