2015-06-04

GERNIKA ETA IBARRA PIPARRAK


















Pipar berdeak landatu genituen aurrekoan eta gaur, gernika eta ibarra landatu dugu, baita belar txarrak kendu eta ureztatu ere.
Eta azkenean iritsi zaie etxera zerbait eramateko eguna! Hori poza!
Uraza gorri eta berde bana eraman dute eta sari bikaina izan da aurtengo lanari amaiera emateko.
Aurtengo taldeak ez du zorte handirik izan eguraldiarekin eta ezin izan dute gehiago bildu, baina datozen asteetan uztailaren 30era arte, zaintza txandak antolatu ditugu eta euren ama, aita, amona... edo dena delakoarekin etorriko dira baratza zaindu, ureztatu eta ahal dena biltzeko.
MILA ESKER LAGUNA! LAN APARTA EGIN DUZUE!

2015-05-19

BERO ITZELA! NON OTE DAGO ITZALA?


38 gradu eta itzalik ez. Zer egin horrelakoetan?
Euria eta hotza ez denean...bero jasanezina! Gaurkoan ez zegoen baratzean lana egiterik, eguerditan elkartzen gara eta oso ordu txarra da horrelako egun beroetan lana egiteko.
Aurreko egunetan landatutako uraza, kuiatxo, perrexil... landareek ur premi handia zeukaten arren ezin izan ditugu ureztatu;  kontu handikin ibili behar da ureztaketekin! Tenperatura altuekin goizean goiz eta iluntzan ureztatu daiteke bakarrik, bestela eguerdian eginez gero ura egosi eta landarea kiskali eta ihartuko genuke.

2015-05-12

URAZA GEHIAGO


Orain 2 aste landatutako urazak handitzen ari dira eta horiek biltzen ditugunean uraza gehiago izan dezagun, beste 20 landatzea erabaki genuen. 10 gorri eta 10 berde. Ikasleek bakar- bakarrik egin dute gaurkoan lana. Argazkian bi bankalen artean dagoen landarea ezkaia da, limo ezkaia.
Erromero, menda, labanda... eta horrelako landareak baratzean izatearen garrantziaz aritu gara.

2015-05-07

PIPAR BERDEAK ETA PERREXILA LANDATZEN






 Gaurkoan, perrexila eta piperrak   landatu ditugu.
 Ikasle bakoitzak bana landatu du eta zain egote hori ez zaie hainbeste gustatu, baina pazientzia ere bada baratzean lantzen den beste balore garrantzitsuetako bat.
Ez digu zerbak, gernika eta ibarra piparrak landatzeko astirik eman beraz, datorren astean egin beharko dugu.



2015-05-05

5 URTEKOEKIN KUIATXOAK LANDATZEN

 Martxoan erein zituzten kalabazin haziak gelan eta gaurkoan,  ernatutako landareak landatzeko eguna iritsi da.  Hemendik aurrera beraiena izango da landareak ureztatu eta zaintzearen ardura.
Gelan barazkiak lantzen ari dira eta datorren astean azokara joango dira urazak, tipulak... eta garaiko beste barazki- landare batzuk erostera. Horiek landatzeko lur zati bat eskatu dute baratzean  eta dagoeneko prestatu diegu.


2015-04-26

GURASOEK EGINDAKO LANA


































Mila mila esker beti baratzean laguntzeko prest zaudeten guraso guztiei!
Zuen laguntza ezinbestekoa zaigu hainbat momentutan eta oraingoan ere eskertzekoa da egindako lan txukuna!
AUPA ZUEK!

2015-04-21

Gaurkoan ere eguraldia etsai!

Ezin izan da errotabatorea pasa, aurreko egunetan  euri asko egin eta lurra oso bustia zegoelako beraz, datorren astera arte itxaron beharko dugu aurtengo gure lehen landaketak egiteko. Dena den, gaurkoan espero ez nuen zerbait gertatu da: ikasle asko gerturatu da zertan ari ginen galdezka eta gainera, iazko taldekide gehienak laguntzera etorri dira. Lanik ez zegoela esan eta euren burua eskaini dute aitzurrak hartu eta ahal zutena egiteko! Ezin ezetzik esan horrelakoetan eta hantxe hasi dira lan antolatzen! Plazer hutsa da behartu gabe eta gustura ari direnean zeinen ongi antolatzen diren ikustea!
Bestetik, garbitzeko aurrekoan geratu zitzaigun azken plastikoa txukundu eta lehortzen utzo dugu. 
Ea datorren asteartean besterik ez bada ere, urazak landatzeko aukera daukagun!





2015-03-17

UDABERRIRAKO PRESTATZEN


 Egun gutxi barru udaberria iritsiko da eta gure baratzeko lurra txukuntzeko eta prestatzeko garaia iritsi da, euri asko egin du eta orain arte ezin izan gara ia baratzera gerturatu. Gaurko lana baratzeko lurra babesteko ipinitako plastiko beltzak kendu eta garbitzea izan da. Lehortzen egun pare batean utzi eta txukun-txukun biltegian gordeko ditugu  datorren neguan berriz ere erabili ahal izateko.
Urte osoan ur edukiontzi handiak urez beteta izan ditugu eta gaurkoan urik ez! Horrelakoak ere gertatzen dira! Segituan bururatu zaie horretarako konponbidea eta ur botilak hartuta hor ibili dira aurrera eta atzera plastikoak garbi garbi geratu diren arte!Ttaldean aritzeak eta talde antolaketak garrantzi handia dauka horrelako ekintzetan eta txandak errespetatzea kostatzen zaien arren, oso ongi konpondu gara.
Fundamentukin eskobatzen ere ikasi du baten batek....

2015-03-10

HAZITEGIA: TIPULAK


Hazitegiak prestatzeko garairik onena ez den arren, irrikan geunden gelan ikasitakoa praktikan ipini eta gurea egiteko eta halaxe egin dugu. 
Gaurkoan tipula haziak erein ditugu hazitegian.
Ikasi dugu zer den hazitegia, zein hazi erein  hazitegian eta zein ez, azenario hazia esaterako; hazi bakoitzak behar duen sakonera     ( bere tamainaren bikoitza gutxi gora behera ), nola ureztatu...
Kalitatezko lurra prestatu dugu jarraian: zizare humusa eta lurra nahastuz. 
Ondoren,  azpialdean zulotxoak egin ditugu eta banan-banan ikasle bakoitzak zulotxoak lurrarekin bete eta bina hazi erein ditu.
Amaitzeko, hazitegia non gorde erabaki behar genuen, izan ere gure biltegia oso laiotza da eta astean behin elkartzen garen horrekin ez zaigu ideia ona iruditu. Azkenean euren ikasgelan ipintzea 
erabaki dugu eta euren ardura izango da zaindu eta ureztatzea.

2015-02-17

2014-15 ikasturteko nekazari txikiak!

Argazkian 5 kide falta dira, talde osoa elkartzean igoko dugu bigarren bat.
Hauetxek dira ikasturte honetan eskola baratzean arituko diren nire laguntxo berriak!
Neguko lana gogorra denez aurten, gelan elkartu gara astearteero eta gauza asko ikasi ditugu dagoeneko: barazkien izenak, lan tresnen izenak eta erabilera, nekazaritza ekologikoaren inguruko bitxikeriak, garaian- garaiko barazkien ezaugarri eta sailkapena, atsotitzak.... eta laster, lurra udaberrirako prestatzen hasiko gara. Hori beste kontu bat izango da!