2015-03-10

HAZITEGIA: TIPULAK


Hazitegiak prestatzeko garairik onena ez den arren, irrikan geunden gelan ikasitakoa praktikan ipini eta gurea egiteko eta halaxe egin dugu. 
Gaurkoan tipula haziak erein ditugu hazitegian.
Ikasi dugu zer den hazitegia, zein hazi erein  hazitegian eta zein ez, azenario hazia esaterako; hazi bakoitzak behar duen sakonera     ( bere tamainaren bikoitza gutxi gora behera ), nola ureztatu...
Kalitatezko lurra prestatu dugu jarraian: zizare humusa eta lurra nahastuz. 
Ondoren,  azpialdean zulotxoak egin ditugu eta banan-banan ikasle bakoitzak zulotxoak lurrarekin bete eta bina hazi erein ditu.
Amaitzeko, hazitegia non gorde erabaki behar genuen, izan ere gure biltegia oso laiotza da eta astean behin elkartzen garen horrekin ez zaigu ideia ona iruditu. Azkenean euren ikasgelan ipintzea 
erabaki dugu eta euren ardura izango da zaindu eta ureztatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario